★ URTARRILAK 15, ROMAKO AUZITEGIAK LANDER FERNANDEZEN AURKAKO ESTRADIZIOA ONARTU DU

  • Gennaio 15, 2013 23:30

Roma, 2013.eko urtarrilak 15

Romako auzitegiak Lander Fernandezen aurkako estradizioa onartu du

Gaur jakin izan dugu Romako Auzitegiko 4.sekzioak  Lander Fernandezen aurkako estradizio eskaerari erantzun diola.

Auzitegiak estradizioari baiezkoa eman dio. Eta Beraz , azken 7 hilabeteak bezala, Landerrek etxean preso jarraitzeko agindua eman du.

Sententziaren lehen balorazioarekin batera auzitegiaren jarrera salatu nahi dugu. Gorteak  Landerren kontrako prozesu zentzugabeak oinarrian dituen argudio ahulak onartu ditu eta honen aurrean egin diren salaketa mota guztiak  sahiestu egin ditu defentsa existitu ez balitz bezala jokatuz.

1.Bai publiko zein judizialki salatu dugu Landerren aurkako prozesuak torturapean egindako deklarazio batean oinarri duela.

2.Tortura horiek Theo van Boven Onu-ko relatoreak informe baten jaso ziren.

3.Italiar jendarteko sektore desberdinetako pertsonak estradizioaren aurka agertu dira. Italiar parlamentari zein intelektual ezberdinek estradizioaren aurkako gutun irekia sinatu dute gustizia ministroari zuzendua .

Guzti hau ez da oztopo izan estradizioari baiezkoa emateko orduan, eta Romako Auzitegiak  Madrileko Audientzia Nazionalari, mostruo juridikoari, europan parekorik ez duen tribunal bereziari berebiziko zilegitasuna emanez estradioaren aldeko sentenzia eman du.

Oraingoan ere murrizketen eta bankuen europa honetan beste injustizia bat eman da, eta beste behin ere, bi estaturen interes diplomatikoak pertsonen eskubideen gainetik jarri dira. Baina Landerren askatasunaren aldeko borrokak aurrera darrai.

Pilota orain Tribunal di Cassazione-ra (Auzitegi Gorena) pasako da, abokatuek sentenzia errekurrituko bait dute . Bataila juridikoak aurrera darrai.

Gure borrokak ez du etenik eta Lander ez da estraditatua izango! Honegatik  uncasobascoaroma@noblogs.org elkartasun sareak antolatuko dituen hurrengo ekimenetan parte hartzeko deia luzaten dugu. Hau ez da hemen bukatzen.

Lander libero! Lander askatu!

No all’estradizione! Estradiziorik ez!